XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Landareen forma eta tamainua Landareek forma eta tamainu ezberdinak izaten dituzte.

Landare batzutan hostoak bakarrik ikusten ditugu, iratzeetan, adibidez, eta beste batzutan, aldiz, enborra eta adarrak, zuhaitzetan bezala.

Landare batzu gorantz eta luzetara hazten dira, urkia esaterako, eta beste batzu, ordea, alboetarantz eta zabaletara, nenufareen moduan.

Landareen tamainuan ere ezberdintasunak daude.

Batzu txiki-txikiak dira, hirustaren modukoak, eta beste batzu, aldiz, handi-handiak.

Handienetariko bat sekuoia da eta ehun metrotarainoko altuera izan dezake.

makala / nenufarea / sekuoia.

Landareen bizilekuak Landareak era guztietako giroetan aurkitzen dira, baina, batez ere, ura dagoen lekuetan.

Gaztainondoa, izeia eta goroldioa alde hezetako landareak dira.

Pita, mairu-pikua eta xarbota alde lehorretako landareak dira.

Nenufareak uretako landareak dira.

Kaktoak basamortuko landareak dira.

urkia / gaztainondoa / pinua / mairu-pikua / pita / kaktoa

Landare loredunak eta loregabeak Landareak bi moetatan sailkatzen ditugu, loreak edukitze edo ez edukitzearen arauera: fanerogamoak eta kriptogamoak.

Loreak dituzten landareak, sagarrondoa eta krabelina, esaterako, landare fanerogamoak dira.

Lorerik ez dutenak, ordea, goroldioa eta iratzea esaterako, landare kriptogamoak dira.

[KRIPTOGAMOAK likena iratzea FANEROGAMOAK gisatsa krabelina.